2023(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

Sare Sozialetan ibiltzeko hainbat aholku

Gaur, asteartea apirilak 25, sare sozialen arriskuei buruz ikasi dugu.
Sare Sozialak erabiltzeak, hainbat arazo ekar ditzake, arazo hauek sahiesteko, hona emen hainbat aholku:

-Kontu pribatua eduki:
Instagramen, Tik Token... kontu bat egiten dugunean, automatikoki, kontua publikoa sortzen da; hau da, edozein pertsonak ikusi dezake zure kontua, zuk igotzen duzuna etab. Baina zure kontua pribatu moduan jartzen baduzu, zuk aukeratu ditzakezu zure jarraitzaileak, eta soilik zure lagunak baimendu zu jarraitu ahal izateko. Horrela edozeinek ezin dezake ikusi igo, edo esaten duzun guztia.


-Pasahitza Seguruak:
Guk, kontu asko ditugu, bai Gmailekoak, ordenagailukoak etab. Kontu guzti horiek seguru gorde ahal izateko, ez eduki pasahitza berdinak kontu guztietan. Pasahitz bat galdu ez gero, zure kontu guztietara sartu ahal izango litzateke pertsona hura. Beraz, pasahitz zailak jarri, eta desberdinak. Ez ahazteko apuntatu ditzakezu tokiren batean, noski, toki pribatu batean.



-Zerbait konpartitu baino lehen, begiratu:
Ezer konpartitu baino lehen, ongi begiratu zer ari zaren partekatzen. Soilik argazki bat partekatzearekin, informazio asko eskaini diezaiokezu zure jarraitzaileei: norekin zauden, non zauden, nolakoa zaren... Oso arriskutsua izan daiteke, beraz ondo begiratu zer igoko duzun eta nola.


-Ez fidatu bidaltzen dizuten gauza guztietaz:
Askotan, mezu arraroak iristen zaizkigu, gure datuak eguneratzeko, edota egin ez ditugun erosketak konfirmatzeko, beste askoren artean. Mezu asko, guri datuak lapurtzeko bidaltzen dituzte. Beraz, pentsatu bi aldiz, nonbaiten datuak sartu baino lehen.

Aholku gehiago:



2023(e)ko apirilaren 19(a), asteazkena

QR kodeak

Gaur, asteartea apirilak 19, gure blogean QR kodeak sortzen eta itxasten ikasi dugu.

1994an sortutako bi dimentsiotako barra-kodea da. Kode hauetan, edozein motatako informazioa gorde daiteke. Kode hauek irakurtzeko, soilik mugikor bat behar da. Kamerarekin QR kodea apuntatzen baduzu, berehala, link batera eramango zaitu, eta hor izango duzu informazioa.

QR kodeak sortzeko, behean itzi dudan link-ean sartu, eta web orriak ematen dizkizun pausuak jarraitzen badituzu, zure QR kodea edukiko duzu.





2023(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

Gadget gehiago

 Gaur, azteazkena martxoak 29, gadget gehiago gehitzen ari gara gure blogera.

Atzoko klasean, blogari gadget-ak gehitzen ikasi genuenez, gaur, atzo jarri genituenaz aparte, gehiago gehituko ditugu blogari itxura ona emateko.

Nik, adibidez, Wikipediaren gadget-a gehitu dut. Blogaren irakurleak, ulertzen ez duen zerbait aurkitzen badu, edo informazio gehiago nahi badu, Wikipedian bilatzeko aukera izan dezan.

Ere, Google Itzultzailearen gadget-a gehitu dut. Blogaren irakurleak, euskeraz ez badaki, beste hizkuntza batean irakurri ahal izateko.

Gehitu dudan azken gadget berria, Blogger-en logotipoa ezarri dut.




2023(e)ko martxoaren 28(a), asteartea

Gadget-ak

Kaixo, gaur asteartea, martxoak 28, Blogger-ren gadgetak gehitzen ikasi dugu. 
Gadget mota ezberdin asko daude, eta oso baliagarriak eta lagungarriak dira, blogaren garapenarako. Bloga ordenatuagoa eta antolatuagoa gelditzen da, gadget.ei esker.

Gadget-ak, funtzio ezberdinak dituzten gailu ezberdinak dira. Batzuk, blogak izan dituen bisitak ikusteko dira, beste batzuk, estekak jartzeko dira, eta horieta klikatuz gero, web hooretara eramaten zaitu. Horrela, gadget pila bat daude.

Gaurkoan gehitu ditudan gadget-ak 3 izan dira. Profilarena, ikustaldiena, eta nire ikaskideen blogak ikusteko aukera izateko, haien estekak gehitu ditut, irakurleek ikusi ahal izateko.





2023(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Froga

 Gaur, asteartea martxoak 21. Blogean bideoak eta bideoklipak txertatzen ikasten ari gara. 

Oraingo honetan, abesti bat txertatu behar dugu, eta nik, Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren "Lisboa" kanta jarriko dut blogean, bideoklip ofizialarekin.



2023(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

Aurkezpena


2 DBH-ko ikasleak gara. 

Ikastetxeko informatikako klaseetan blogak bat sortzen eta lantzen ikasten ari gara. 

Hemen idatzita dagoen bloga, froga bat da. Orain arte jaso ditugun azalpenak eta aholkuak frogatzen gaude. 







Sare Sozialetan ibiltzeko hainbat aholku

Gaur, asteartea apirilak 25, sare sozialen arriskuei buruz ikasi dugu. Sare Sozialak erabiltzeak, hainbat arazo ekar ditzake, arazo hauek sa...