Sare Sozialak erabiltzeak, hainbat arazo ekar ditzake, arazo hauek sahiesteko, hona emen hainbat aholku:
-Kontu pribatua eduki:
Instagramen, Tik Token... kontu bat egiten dugunean, automatikoki, kontua publikoa sortzen da; hau da, edozein pertsonak ikusi dezake zure kontua, zuk igotzen duzuna etab. Baina zure kontua pribatu moduan jartzen baduzu, zuk aukeratu ditzakezu zure jarraitzaileak, eta soilik zure lagunak baimendu zu jarraitu ahal izateko. Horrela edozeinek ezin dezake ikusi igo, edo esaten duzun guztia.
-Pasahitza Seguruak:
Guk, kontu asko ditugu, bai Gmailekoak, ordenagailukoak etab. Kontu guzti horiek seguru gorde ahal izateko, ez eduki pasahitza berdinak kontu guztietan. Pasahitz bat galdu ez gero, zure kontu guztietara sartu ahal izango litzateke pertsona hura. Beraz, pasahitz zailak jarri, eta desberdinak. Ez ahazteko apuntatu ditzakezu tokiren batean, noski, toki pribatu batean.
-Zerbait konpartitu baino lehen, begiratu:
Ezer konpartitu baino lehen, ongi begiratu zer ari zaren partekatzen. Soilik argazki bat partekatzearekin, informazio asko eskaini diezaiokezu zure jarraitzaileei: norekin zauden, non zauden, nolakoa zaren... Oso arriskutsua izan daiteke, beraz ondo begiratu zer igoko duzun eta nola.
-Ez fidatu bidaltzen dizuten gauza guztietaz:
Askotan, mezu arraroak iristen zaizkigu, gure datuak eguneratzeko, edota egin ez ditugun erosketak konfirmatzeko, beste askoren artean. Mezu asko, guri datuak lapurtzeko bidaltzen dituzte. Beraz, pentsatu bi aldiz, nonbaiten datuak sartu baino lehen.
Aholku gehiago:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina